
ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

Estatu Batuetako zuzendariak aurreko denboraldian hartu zuen bere gain Vienako irratiko orkestraren zuzendaritza, eta kargu hori eskuratzen lehen emakumea da. Emanaldian, lagun izango dute Kian Soltani txelo jotzaile gaztea, bereziki ezaguna bere adierazpen sakon eta maisutasun teknikoagatik, baita agertokian duen karismagatik ere.
Marin Alsop, zuzendaria
Kian Soltani, biolontxeloa
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua, Schumann
4.Sinfonia, Schumann