menu

Puro Relajo

Puro Relajo

Ganbara aretoa

DATA BERRIA
Maiatzak 23 – 20:00

facebook  facebook

Cartel concierto Puro Relajo

Ikuskizuna maiatzaren 23ra atzeratu da

Kontzerturako erositako sarrerek maiatzako hitzordurako balio dute. Data berrian ezin baduzu joan, maiatzaren 10a baino lehen mezu bat bidali agenda@kursaal.eus emailera.

Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Leihatilan erositakoak jarduera normalari berrekiten zaionean itzuliko dira.

—-

Txuma Gallués (akordeoia eta ahotsa); Jorge García (gitarra eta ahotsa); David García (baxua eta ahotsa); Iosu Burguete (tronpeta eta ahotsa); Eneko Irigoien (tronpeta eta ahotsa)

2013an hasi zenetik, taldeak 500 kontzertu eman ditu Nafarroako eta inguruko probintzietako agertokietan, besteak beste, Sanferminetako Gaztelu plazan, 2018an; Donostiako eta Gasteizko Aste Nagusian, 2017an eta 2019an, besteak beste. Oraingoan Kursaalera dator, zuzeneko musikaren indar guztiarekin, bere zazpi diskoen eta proiektu garrantzitsuenen hautaketa zabala jasotzen duen errepertorioa errepasatzeko.

Ez dira faltako rantxerak, zezenketak, latinezko eta bizitza osoko kantu klasikoen zertzeladak, kontzertuaren 90 minutuetan publikoaren konexioa eta parte-hartzea lortzen duen taldearen freskotasunera egokituta.

Musika eta ikus-entzunezko ikuskizun dinamikoa izango da, bideo proiekzio eta kolaborazio zoragarriak izango dituena, emozioa eta alaitasuna uztartuz.

Abesteko, sentitzeko, barre egiteko eta gozatzeko gogoa baduzu, hau da zure kontzertua.

Eragilea
Gallués Goñi JM y otros - Puro Relajo



Partekatzea
facebook  facebook