Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Puro Relajo – 10 años cantando contigo

Puro Relajo – 10 años cantando contigo

Kursaal Auditorioa

martxoa 2023
larunbata 18, 20:00

facebook  facebook

Puro Relajo, 2013tik Mexikoko musikaren eta Nafarroako eta inguruko probintzietako garai guztietako herri-musikaren erreferentea izan dena, bere hamargarren urteurrena ospatzeko kontzertu bat antolatu du Kursaalen, alaitasunez eta sentimenduz beteriko festa bat eskaintzeko. Talde honen abestirik esanguratsuenak zeharkatuko dituen ikuskizun batekin ospatuko du, sentipenen esperientzia paregabea biziaraziz.

Eszenaratze zaindu eta indartsuarekin, ikuskizunak artista gonbidatuak ere izango ditu, gaualdia ekitaldi ahaztezin bihurtuko dutenak.

Taldeak 700 kontzertu baino gehiago eskaini ditu bere ibilbidean Estatuko geografia osoan zehar, eta nabarmentzekoak dira San Ferminetan (Gazteluko Plaza 2018 eta Antoniutti 2022), Donostiako Aste Nagusian (Boulevard 2019 eta 2022), Gasteizko Aste Nagusian (Probintzia Plaza 2017, 2019 eta 2021), Gayarre Antzokian (2019 eta 2022) eta Kursaalean (2022), besteak beste.

Puro Relajo
Txuma Gallués (akordeoia eta ahotsa)
Jorge García (gitarra eta ahotsa)
David García (gitarra eta ahotsa)
Iosu Burguete (tronpeta eta ahotsa)
Eneko Irigoyen (tronpeta eta ahotsa)

Eta beste artista gonbidatu batzuk

Eragilea
Puro Relajo



Partekatzea
facebook  facebook