CFAH Euskal Kooperatibismoaren 'Denon Artean' Saria - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Euskal Kooperatibismoaren ‘Denon Artean’ Saria

Euskal Kooperatibismoaren ‘Denon Artean’ Saria

Ganbara aretoa

urria 2021
asteazkena 06, 18:00

facebook  facebook

Donostia kooperatibismoaren hiriburu bihurtuko da, Europako ekonomia sozialeko erreferente diren kooperatiba mugimenduko ordezkari ugarik eta Ariel Guarco Nazioarteko Kooperatiba Aliantzako presidenteak parte hartuko baitute bertan.

Denon Artean Sariaren banaketa dela-eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (CSCE/EKGK) erakunde kooperatibo garrantzitsuenen bilera eta jarduera ugariren anfitrioi lanak egingo ditu urriaren 1etik 7ra. Horrela, lan elkartuko, nekazaritzako elikagaien, irakaskuntzaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatiben Espainiako konfederazioek hainbat ekitaldi kooperatibo egingo dituzte. Gainera, Ekonomia Sozialeko Espainiako Enpresa Konfederazioak (CEPES) zuzendaritza batzordea bilduko du Donostian. Eta, salbuespen gisa, Euskadin egingo da Europako Parlamentuko Social Economy taldearen bilera bat.

Denon Artean saria

Bilera horien ekitaldi nagusia eta dinamizatzailea Denon Artean saria da, euskal kooperatibismoak ematen duen aintzatespenik handiena.

Bigarren edizio honetan Nazioarteko Kooperatiba Aliantzarentzat (ACI) da saria –lehenengo edizioan, 2018an, Jose Maria Arizmendiarrietari eman zitzaion, hil ostekoa–. Ariel Guarco ACIren presidenteak jasoko du saria urriaren 6an, asteazkena, Kursaalean egingo den ekitaldian.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantza kooperatiben munduko bozeramailea da. 1895ean sortu zen, eredu kooperatiboa sustatzeko asmoz, eta 112 herrialdetako 318 erakunde biltzen ditu. Federazioko ordezkaritza erakundea da, eta ahots globala eta ezagutza, esperientzia eta ekintza foro koordinatua eskaintzen ditu munduan dauden 3 milioi kooperatibentzat.

Eragilea
Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua



Partekatzea
facebook  facebook facebook