Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots – “Bizi dantza”

Pirritx, Porrotx eta Marimotots – “Bizi dantza”

Kursaal Auditorioa

urtarrila 2020
ostirala 03, 16:00 eta 19:00

facebook  facebook

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Kursaalera datoz, oraingoan Bizi dantza ekitaldiarekin.

‘Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.

Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.

Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.

Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.

Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.

Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!’

– Leire Bilbao

Eragilea
Lankor



Partekatzea
facebook  facebook