menu

Euskadiko  Orkestra  Sinfonikoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Kursaal Auditorioa

otsaila 2019
ostirala 08, 20:00

facebook  facebook

 

SARRERAK

10€<35€

 

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

 

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

 

EGITARAUA: Handiusteko orroak / Rugidos vanidosos

 

  1. Barber: Concierto para violín y orquesta, Op.14 [25’]
  2. Rachmaninoff: Sinfonía nº2, Op.27 [60’]

 

Robert Treviño, zuzendaria / director

James Ehnes, biolina / violín

Robert Treviñok sakontasunez ezagutzen du Estatu Batuetako musika, eta Samuel Barberren figura aldarrikatu nahi du, oparoa baita egin duen lana, baina Harietarako adagioak itzal egin die bere beste lanei. Biolinerako kontzertua, 1939an konposatua, Estatu Batuetako erromantizismo berantiarraren ale ederrenetako bat da, doinu landuz eta adierazkortasun zuzen batez josia. Bakarlari lanetan James Ehnes ibiliko da, kontzertu honen grabazioagatik Grammy sarietarako izendatuta egon zen biolinjole bikaina. Sergei Rakhmaninovek Estatu Batuetara emigratu zuen Errusiar Iraultzaren ondoren, eta izugarrizko eragina izan zuen Mundu Berriko musikagileen gainean. Treviñok haren 2. Sinfonia aukeratu du, garaipen orro bat, haren Lehenengo sinfoniari emandako harrera ezin okerragoaren ondoren (Rakhmaninov depresio luze batera eraman zuen).