
SARRERAK
10€<35€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

EGITARUA: Heriotza jauregian
- Dvorak: Concierto para violonchelo y orquesta [40’]
- Elgar: Sinfonía nº2 [53’]
Robert Treviño, zuzendaria
Pablo Ferrández, biolontxeloa
Pablo Ferrandezek utzi egin dio etorkizun oparoko gazte izateari: une honetako biolontxelojole bilatuenetako bat da oraintxe. Gure Denboraldian, haren erakusgarrietako batekin estreinatuko da: Dvoraken Biolontxelorako kontzertua, pasioz jositako partitura bat, Mundu Berriko sinfoniaren justu ondoren konposatua. Ezezagunagoak dira Edward Elgarren sinfoniak. Robert Treviño, baina, konbentzituta dago irismen eta anbizio handiko sorkuntza-lan horien balioaz, eta Orkestraren buru jarriko da 2. Sinfoniari heltzeko (1911). Elgarrek segurtatu zuenez, “nire arima utzi dut hor idatzita”. Ordubete irauten duen mihise-lana da, Erdialdeko Europako musikaren trinkotasuna erakusten duena, baina nortasun ingeles batez argi eta garbi.