
SARRERAK
10€<35€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

EGITARAUA: Jeinu korala
- V. Beethoven:
Mar en calma y próspero viaje, para coro y orquesta [10′]
Canto elegíaco, para coro y cuerdas [7′]
Fantasía coral, para piano, coro y orquesta [19′]
- Shostakovich: Sinfonía nº1 [28′]
Hans Graf, zuzendaria
Alfonso Gómez, pianoa
Andra Mari Abesbatza, abesbatza
Beethoven berriz bihurtuko da protagonista gure hurrengo abonuko kontzertuan. Gau-emanaldi sinfoniko-koral handia izango da, Hans Grafek gidatuta. Graf Orkestrako titularra izan da 1994tik 1996ra, baita Houston Symphonykoa ere hamabi urtetik gora. Orkestrak eta Andra Mari Abesbatzak elkar hartuko dute Beethovenen hiru pieza koral bizkortzeko: Itsasoa lasai eta bidaia on, Elegia-kantua eta oraindik ere benetan originala den Fantasia korala, Alfonso Gomez gasteiztarrarekin pianoan. Bigarren zatia Dmitri Xostakovitxen 1. Sinfoniara dedikatuta dago, konposizioko birtuosismo ariketa borobila. Errusiarra haren bidez graduatu zen, artean nerabea zela, Leningradeko Kontserbatorioan. Geroko sinfonietan ez bezala, espekulazio ugari egon baita horien asmo politikoaz, Xostakovitx garbi eta talentuz gainezka agertzen da hemen.