Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

Orquesta Sinfónica de Euskadi – Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Orquesta Sinfónica de Euskadi – Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Kursaal Auditorioa

urtarrila 2020
asteazkena 29, 20:00

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

Sarreren salmenta abuztuaren 1ean abiatuko da

PROGRAMA: Lurra

  1. Ravel: Une barque sur l’océan / La Valse
  2. Mahler: La canción de la Tierra

Robert Treviño, zuzendaria

Jennifer Johnston, mezzosopranoa

Corby Welch, tenorea

Maurice Ravelek prestatu zituen Une barque sur l’ocean eta La Valse lanen orkestrarako bertsioak miresgarriak dira, tinbrea irudimen handikoa izateaz gain, aberats-aberatsa baita tresna-koloreei dagokienez. Lehenak espiritu inpresionista dauka eta itsasaldi mugitua proposatzen du, baina La Valse, Lehen Mundu Gerra amaitu eta gutxira bukatua, harago doa balsaren sorrera, goieneko unea eta suntsiketa irudikatu baitzituen, eta horrekin, dantza horren arrakasta bizi zuen gizartearen balioen sorrera, goieneko unea eta suntsiketa. Jarraian, Mahlerren musikan aditua den Robert Treviñok Lurraren abestia lan ikaragarriari ekingo dio. Konpositoreak bere bizitzako unerik mingarrienetako batean idatzi zuen, eta bizitzaren gozamenak goraipatzen dituzten eta galeraren eta heriotzaren gainean hausnartzen duten sei abestiz osatuta dago. Lehen mailako bi interprete mahlertarrek, Jennifer Johnstonek eta Corby Welchek, jarriko diete ahotsa obraren lerroei.