menu

Orquesta Sinfónica de Euskadi – Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Orquesta Sinfónica de Euskadi – Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Kursaal Auditorioa

urtarrila 2020
astelehena 13, 20:00

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

Sarreren salmenta abuztuaren 1ean abiatuko da

PROGRAMA: Aingerua

Bruckner: Sinfonía nº9

Robert Treviño, zuzendaria

 ‘Aingerua’ izenburupean, biolinerako kontzertu honi erreferentzia eginez, Orkestrak kontzertu-programa berri bati ekin behar zion ostiral honetatik aurrera, urtarrilaren 10etik aurrera, bere bakarlari esperotakoenarekin, Frank Peter Zimmermannekin, baina erorketa handi baten ondorioz izandako lesio bat dela-eta hurrengo egunetarako programatutako bost kontzertuak bertan behera utzi behar izan dira.

Frank Peter Zimmermann ez da ordezkatuko, ez baitago bere kategoriako biolinjolerik hain denbora gutxirekin ordezkatu daitekeenik eta programako bost kontzertuetarako libre dagoenik. Horren faltan, Orkestrak Brucknerren 9. Sinfonia interpretatuko du musikan aditu batzuek azkentzat eta zuzentzat jo duten bertsioan; horretarako, laugarren Finale ezohikoa gehituko die kontzertuaren bigarren zatirako hasieratik programatuta zeuden hiru mugimenduei. Bere azken lana izango zena osatzeak hamar urte hartu zizkion musikagileari eta, aurrerago Robert Treviño zuzendariak xehetasunez azaltzen duen bezala, sinfonia honen laugarren mugimendua, konpositorea hil ondoren desagertu egin zen. Samale et al talde editoriala ikertzen eta bilatzen jardun da azken urteotan, eta duela 8 urte Finalea berreskuratzea lortu zuen.