

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Mitsuko Uchida gure garaiko Mozarten interprete handienetako bat da. Aspalditik Mahler Chamber Orchesta-rekin jarduten du lankidetzan, Mozarten pianorako kontzertuetan zentratuta. Japoniarraren teknika, garden, zaindua eta adierazkortasun handikoa, ezin hobea da honako emanaldi honetan interpretatuko dituen bi kontzertuen izaera prerromantikoa nabarmentzako.
25. kontzertua pianorako, Mozart
1. ganbera sinfonia, Schoenberg
27. kontzertua pianorako, Mozart