
ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

Ludovico Einaudi pianista italiarrak “Seven Days Walking” bere azken proiektua aurkeztuko du datorren azaroaren 4an Kursaalen. Proiektua zazpi grabazioz osatuta dago eta hilabetero disko bat kaleratzen joango da egitasmoa osatu arte.
Einaudiren sentsibilitate handiko musika intimoak mundu zabalean jarraitzaileak ditu eta zinemarako egin duen musikak ere zerikusia du horretan. Besteak beste, “This is England 86” filmaren soinu banda berak sortua da.