Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

India Martínez – Lorca por Saura

India Martínez – Lorca por Saura

Kursaal Auditorioa

maiatza 2023
igandea 07, 19:00

facebook  facebook

ATZERATUTA

Jakinarazten dizuegu, agenda-arrazoiengatik, Okapi Producciones enpresak, programatutako India Martinezen Lorca por Saura, ikuskizuna atzeratu egin dela. Data berria azaroaren 19an, igandea 19:00tan, izango da.

Orain arte erositako sarrerek hitzordu berrirako balioko dute.

Ezin bazara etorri, sarrerak itzultzeko eska dezakezu, eta zenbateko osoa itzuliko zaizu.

Sarrerak webgunearen bidez erosi badituzu, erosteko erabilitako banku-txartelaren bidez itzuliko dizugu zenbatekoa. Horretarako, mesedez, bidali mezu bat agenda@kursaal.eus helbidera, erosketarako erabilitako helbide elektronikoa eta eskaera-zenbakia zure mezuan adieraziz.

Sarrerak txarteldegian erosi badituzu, mesedez, joan zaitez Kursaaleko leihatilara zure sarrerekin itzulketaren zenbatekoa jaso ahal izateko.

Itzulketa eskatzeko epea: 2023ko maiatzaren 7 arte.

India Martínez abeslaria antzezle gisa estreinatuko da ikuskizun global handi honetan, Alberto Amarilla eta Saturna Barrio aktoreek eta Antonio Bejarano pianistak lagunduta.

Testuak Federico García Lorcaren bizitza kontatzen du, gure garaiko emakume baten begien bidez. Emakume horrek bere bizitzako une garrantzitsuenak birsortuko ditu, haurtzarotik Granadako ibarrean fusilatu zuten arte, gerra zibilean.

Horretarako, Lorcak idatzitako lanen zatiekin jolasten da, obraren egileak egindako beste idatzi guztiz exnovo batzuekin konbinatuta, estilo eta hizkuntza poetiko hori birsortuz. Ikuskizunak zinema, musika, argazkigintza, dantza eta pintura biltzen ditu, eta hainbat diziplina barne hartzen dituen muntaia artistiko bihurtzen du.

Aktoreak
INDIA MARTINEZ
ALBERTO AMARILLA
SATURNA BARRIO

Pianista
ANTONIO BEJARANO

Zuzendaria
CARLOS SAURA
Zuzendari-laguntzailea
NATALIO GRUESO

Testua eta dramaturgia
NATALIO GRUESO

Eragilea
Okapi Producciones



Partekatzea
facebook  facebook