menu

LES  LUTHIERS  –  “VIEJOS  HAZMERREÍRES”

LES LUTHIERS – “VIEJOS HAZMERREÍRES”

Kursaal Auditorioa

7-8 marzo

facebook  facebook

Les Luthiers talde argentinarrak bere ikuskizun berria estreinatuko du Donostian, Viejos hazmerreíres. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du taldeak, eta Asturiasko Printzesa Saria lortu zuen 2017an.

Ia bi orduko antologia honetan, zuzenean gozatu ahal izango duzu Les Luthiers-en antzezlan ezagunenetako batzuez. Kritikari batzuen arabera, antologia hori taldearen historiako bilduma onena da.

Hainbat pieza eskainiko dituzte zuzenean, hala nola «Las majas del bergantín» zarzuela, «Quién mató a Tom Mc Coffee» eta «La cumbia epistemológica», eta, tartekatuta, Sali Baba guruaren irakaskuntzak, martetarrak ikusi zituen gizonaren eldarnioak eta London Inspection ezinezko taldearen abestiak, besteak beste. Kontu handiz hautatu dira obrak, eta apur bat egokitu, irrati-emanaldi zentzugabe baten parte izateko; alegia, «Radio Tertulia» ezagun eta barregarria.

* Les Luthiersek ikuskizunaren edukia aldatzeko eskubidea du, zati batean edo osorik, betiere publikoari esperientzia hobea emateko asmoz. Era berean, enpresak beretzat gordetzen du edozein kide ordezkatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkotzat jotzen badu ikuskizunaren kalitatea hobetzeko.

 

Eragilea
Les Luthiers



Partekatzea
facebook  facebook