ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 60 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
X2
Artista balioaniztunak – konpositorea, abeslaria, idazlea, argazkilaria, artista bisuala… –, oraingoan X2 izenburudun kontzertua proposatzen du, “Big Science” diskoko piezetako bat oinarri hartuta. New Yorkeko Knitting Factory mitikoaren inguruan sortutako Sexmob taldea izango du lagun, Steven Bernstein, Briggan Krauss, Tony Scherr eta Kenny Wollesenek osatua.
BERTAN BEHERA. Kontzertu hau bertan behera geratu da logistika arrazoiak medio. Sarrera www.kursaal.eus webgunearen bidez erosi zuten lagunei automatikoki egingo zaie diru itzulketa. Sarrera leihatilan erosi zutenak, aldiz, itzulketa gauzatu ahal izateko, Kursaal Eszenarekin harremanetan jarri beharko dira, honako bide hauek erabilita: tel. 943 003170 / emaila: kursaaleszena@kursaal.eus
Sentitzen ditugu kontzertua bertan behera geratu izanak sor ditzaken eragozpenak.
Laurie Anderson, ahotsa, biolina, konposizioa
Steven Bernstein, balbula tronpeta
Briggan Krauss, saxofoia, gitarra
Tony Scherr, baxua
Kenny Wollesen, perkusioa, bateria
Doug Wieselman, gitarra, haize-zura instrumentuak
