Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

La Ruina

La Ruina

Ganbara aretoa

abendua 2023
larunbata 23, 18:00 | 21:00

facebook  facebook

Parte hartu ikuskizunean eta kontatu zure bizitzako gertaerarik txarrena. Bete formularioa

La Ruina ikuskizun bat da, non bertaratzen direnek zein gonbidatu bereziek beren bizipenik deserosoena partekatzen duten: bikotekideak whatsapp bidez utzi zituenean, bilera garrantzitsu batean lo hartu zutenean, taxilari batekin gaizki ulertu bat. Lagunek beti afarietan kontatzeko eskatzen duten gertaera tipikoa.

La Ruina-n barre egiten dugu, bai, baina, nolabait, talde-terapia ere egiten dugu denok barruan loser bat daramagula ikustean. Ignasi Taltavull & Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek gidatuko dute emanaldia, gaueko pasadizoak kontatzen lagunduko dien gonbidatu batekin batera.

La Ruinako mikroetatik Berto Romero, Facu Díaz eta Marc Giró bezalako jendeak pasa dira euren miseria partekatzera, eta guztiok uste baino ergelagoak garela erakutsi digute. Show bakoitza desberdina da eta ezin da aurreikusi, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Denok dugulako (gutxienez) munduak entzutea merezi duen hondamena.

Eragilea
Get In



Partekatzea
facebook  facebook