menu

“La  Bohème”,  Puccini

“La Bohème”, Puccini

Kursaal Auditorioa

martxoa 2018
ostirala 02, 20:00

71 / 56 / 46 / 36 / 12€

facebook  facebook

Puccinik, bere ibilbideko une gorenean, bizitzari, adiskidantzari eta maitasunari eskainitako kantu hau idatzi zuen. Opus Liricaren proposamen berriak, joie de vivre eta tuberkulosiaren drama artean mugitzen diren artistez betetako Paris batetara eramango gaitu.

José Rafael Pascual-Vilaplana, musika zuzendaria
Pablo Ramos, eszena zuzendaria (Nafarroako Ganbera Opera)
Ainhoa Garmendia (Mimi), Franciso Corujo (Rodolfo),  Andrei Bondarenko (Marcello), Helena Orcoyen (Musetta),  César San Martin (Schaunard), Alessandro Tirotta (Colline), Jagoba Fadrique (Benoit eta Alcindoro)…

Opus Lirica Orkestra
ADAO Abesbatza

Opus Liricaren produkzio berria, Nafarroako Ganbera Opearekin lankidetzan

 

 

 

 

Opera Gazte
Martxoak 1, 18:00, itorio Kursaal
Opus Liricak 18 eta 30 urte bitarteteko gazteei zuzendutako ekimena proposatzen du, gazteak operaren mundura hurbiltzeko asmoz. Horretarako hainbat ekintza atondu dituzte: La Bohèmeren hitzaldia, aldagela eta eszenatokitik ibilbidea eta bukatzeko, entsegu orokorrera sartzeko aukera. 25 lagunentzako lekua dago eta lekua sarrera erosten duten 25 lagunentzat izango da. Beharrezkoa da adina egiaztatzea. Sarrerak eskuragarri egongo dira Kursaaleko leihatilan, 15 €tan.

Egitaraua:
– 18:00: Enrique Bert musika-kritikoaren eskutik hitzaldia
(Keler Espazio, Ramón María Lili, 2 )
– 19:15: Backstagera bisita
(Auditorio Kursaalerako sarrera artisten atetik)
– 20:00: Entsegu orokorra

Eragilea
Kursaal Eszena / Opus Lirica

Babeslea



Partekatzea
facebook  facebook