menu

Ketama  –  No  estamos  locos  tour

Ketama – No estamos locos tour

Kursaal Auditorioa

martxoa 2019
larunbata 16, 21.00

facebook  facebook

Berriz ere hemen da Ketama No estamos locos birarekin

 Martxoaren 16an, Ketama izango da Kursaalen, No estamos locos birarekin, «inor itzul badaiteke, hori Ketama baita, inoiz ez direlako joan». Itzultzeko, beren album handietako bat erremasterizatu dute, zuzenean grabatutako disko klasiko bat, De akí a Ketama, eta, bertan, abesti berriak eta ezohiko hainbat kolaborazio daude.

Espainiako musika beste era batera idatziko zatekeen flamenkora hurbiltzeko modua aldatu zuen talde bat sortu ez balitz 80ko hamarkadaren hasieran. Irekitasuna eta aldaketa nagusi ziren garai batean, rock- eta pop-musika galdutako denbora berreskuratu nahian zebiltzala, Antoniok, Juanek eta Josemi Carmonak tradizioa haizeberritu zuten, eta jende guztiarengana zabaldu.

Aurreiritzirik gabeko musikarien belaunaldi hark tradizioa ezagutzen zuen, baina ez zion beldurrik soinu berriak sartzeari; horri esker, Ketamak erabateko arrakastara eraman zuen flamenko berria. Mario Pachecoren Nuevos Medios historikoarekin atera zituzten lehenengo bi diskoekin (Ketama eta La pipa de Kif), soinu berri, fresko eta tradizional baten oinarriak ezarri zituzten. Hirugarrenarekin, Songhai, aurrea hartu zioten flamenkoa eta musika afrikarra elkartzeari, Toumani Diabaté maliarrarekin; bertan, dagoeneko bazen «Vente pa Madrid». Geroago, bide bera hartu zuten, Songhai 2-rekin. Laugarren albumarekin, Y es ke me han kambiao los tiempos, betiko himno bat lortu zuten: «No estamos lokos». Geroago, De akí a Ketama albumean, ordura arte egindako ibilbidearen eta soinuaren laburpena egin zuten. Album hura zuzenean jo zuen bandak, eta ezohiko artista gonbidatuen laguntza jaso; hori guztia dela eta, urteko album onenaren Ondas sari bat eraman zuten.

Esan ohi den bezala, gainerakoa historian dago. Kasu honetan, musika nazionalekoan. Hala erakusten dute datuek: Album onenaren 3 Ondas sari, Grammy sarietarako 15 izendapen, New Musical Express (NME) aldizkari ingelesak urteko album atzerritar onenaren saria Songhai albumari, eta nazioarteko hedabide askok (adibidez, The Times eta The International Herald Tribune) diskoari gorespenak. Oso artista gutxik egin dezakete ibilbide hori, eta, orain, azken kontzertua eman zutenetik 15 urtera, arrazoi xume batengatik berrekin nahi izan diote: hala nahi dutelako, eta inoiz ez direlako joan.

Eragilea
El Diario Vasco



Partekatzea
facebook  facebook

 

29
eka
“Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

“Mendi Mendiyan”, Usandizaga

ekainak 29 larunbata / 20:00(e)tan

Comprar entrada para “Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

Comprar entrada para “Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

02
uzt
Beirut

Beirut

uztailak 02 asteartea / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Beirut

Comprar entrada para Beirut

11
uzt
Loreena  McKennitt

Loreena McKennitt

uztailak 11 osteguna / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Loreena  McKennitt

Comprar entrada para Loreena  McKennitt