CFAH Kalakan + Euskadiko Orkestra - Kursaal Donostia - San Sebastián Kursaal Donostia – San Sebastián

Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Kalakan + Euskadiko Orkestra

Kalakan + Euskadiko Orkestra

Kursaal Auditorioa

azaroa 2021
ostirala 05, 19:30

facebook  facebook

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egin dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu batean, bi hanka nagusi dituena: batetik, hamabi kanta barne hartuko dituen eta Elkar diskoetxeak urrian argitaratuko duen disko baten grabazioa; eta, bestetik, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urri eta azaroan Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian antolatu den zuzeneko kontzertu-sorta. Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

Dagoeneko salgai daude Donostiako kontzerturako sarrerak 18 eurotik 25 eurora bitarteko prezioan. Prezio horren gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan (leihatilan).

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook