ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 60 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.
Jeff Tweedy, Wilcoren sortzaile eta liderra, Estatu Batuetako rock garaikidean eragin handienetakoa izan duen musikagilea da. Twilight Override izeneko disko berria aurkeztuko du kontzertu honetan, eta entzuleek bakarkako bosgarren lan honetako kantu berriak ez ezik, Wilco eta Uncle Tupelorekin egindako diskografiako klasikoak, Tweedyk ez beste inork eskaini dezakeen egiazkotasunez interpretatuak, gozatu ahal izango dituzte bertan.
Twilight Override
