Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

JAMES RHODES

JAMES RHODES

Kursaal Auditorioa

iraila 2020
ostirala 04, 20:00

facebook  facebook

Kontzertu hau 2021eko apirilaren 23ra 20:00etan atzeratu da.

James Rhodesen kontzerturako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira 2021eko hitzordu berrirako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, agenda@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: 2021ko martxoaren bat artekoa da).

Itzulketa egin ahal izateko, eskaera zenbakia eta sarrerak erosteko erabilitako posta elektronikoa adieraztea beharrezkoa da.

Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da.

James Rhrodes pianista eta idazleak kontzertu klasiko tradizionala zinezko esperientzia barneratzaile batean bilakatzen du. Espainian bizi den musikari ingelesak kontzertu bakoitzean musikarengana sentitzen duen maitasuna pasioz adierazten du. Publikoa bere musika eta interpretatzen dituen konpositore haundiekin konektatzea lortzen du kontzertu bakoitzean. Rhodes, gainera, komunikatzaile bikain eta paregabea da. Grazia eta umorea nahastuz, gai erakargarriak aurkezten ditu, eta musika klasikoa bezalako gai serioak, guztientzako ulerterrazak bihurtzen ditu.

Programak Beethovenen jaiotzaren 250 urteurrena ohoratuko du.

Ludwig van Beethoven:

Sonata No 16 in D major Op. 28, ‘Pastoral’

Sonata No 27 in E minor Op. 90

Sonata No 21 in C, Op. 53 ‘Waldstein’

Eragilea
Muzmuki



Partekatzea
facebook  facebook