Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

JAMES RHODES

JAMES RHODES

Kursaal Auditorioa

apirila 2021
ostirala 23, 20:00

facebook  facebook

COVID-19 pandemiaren egungo egoera luzatu egin denez, eta kulturaren sektoreari eragiten dioten murrizketak direla eta, James Rhodes-en kontzertua, Muzmuki eragilearen eskutik, bertan behera geratu da.

Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da.

James Rhrodes pianista eta idazleak kontzertu klasiko tradizionala zinezko esperientzia barneratzaile batean bilakatzen du. Espainian bizi den musikari ingelesak kontzertu bakoitzean musikarengana sentitzen duen maitasuna pasioz adierazten du. Publikoa bere musika eta interpretatzen dituen konpositore haundiekin konektatzea lortzen du kontzertu bakoitzean. Rhodes, gainera, komunikatzaile bikain eta paregabea da. Grazia eta umorea nahastuz, gai erakargarriak aurkezten ditu, eta musika klasikoa bezalako gai serioak, guztientzako ulerterrazak bihurtzen ditu.