menu

Izaro

Izaro

Kursaal Auditorioa

maiatza 2020
asteartea 19, 20:00

25 €

facebook  facebook

ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€

Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

Koronabirusaren hedapenaren aurrean euste-neurri bezala eta Alarma Egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak maiatzerako aurreikusita zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, Izarok eskaintzekoak zituen bi kontzertuak (hasiera batean martxoaren 21 eta 29an egitekoak zirenak eta gero maiatzaren 19 eta 20ra atzeratu zirenak) urriaren 27 eta 28ra pasa dira, hurrenez hurren.

Izaroren kontzertuetarako gaurdaino eskuratutako sarrerak baleko izango dira urriko hitzordu berrietarako. Hala, sarrerak martxoaren 21/maiatzaren 19rako erosi zituzten lagunek urriaren 27ko hitzordura etortzeko enplegatu ahal izango dituzte sarrera horiek; eta martxoaren 29/maiatzaren 20ko sarrerak baleko izango dira urriaren 28rako. Data aldaketa edota sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu nahi duten lagunek, berriz, kursaaleszena@kursaal.eus posta-helbidera idatzi beharko dute, euren eskariaren berri emanaz (Data aldaketa edo itzultzea eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).

 

 

Babeslea



Partekatzea
facebook  facebook