menu

GTalks, Gipuzkoako etorkizun ekonomikoari begira

Bilera gela

apirila 2018
asteartea 17, 19:30

facebook  facebook

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak hitzaldi-elkarrizketa ziklo bat antolatu dute batera lurraldeko ekonomiaren etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa egiteko, eta, bertan, erreferentziako ahotsek testuinguru ekonomikoari buruzko analisia partekatuko dute, eta baita datozen urteetan ekonomiak izan dezakeen bilakaerari buruzko hausnarketa ere. Jardunaldi horiek «GTalks, Gipuzkoako etorkizun ekonomikoari begira» izenpean egingo dira, eta gai ekonomikoei buruzko hausnarketa-gune bat sortu nahi dute; izan ere, gai ekonomikoen inguruko ezagutza eta hausnarketa handiagoa izateko eskaria gero eta handiagoa da gizartean.

Lehenengo edizio honetan, lehenengo bi hitzaldi-elkarrizketetan, euskal enpresa eta ekonomiaren testuinguruan ospea duten pertsonen arteko esperientziak aurkeztu eta eztabaidatuko dira. Amaitzeko eta ekitaldi nagusi gisa, Ekonomistak Foroa egingo da, eta, bertan, Joseph Stiglitz 2001eko Ekonomia Nobel saridunak parte hartuko du.