menu

“Grandes  éxitos”  –  Jorge  Javier  Vázquez

“Grandes éxitos” – Jorge Javier Vázquez

Kursaal Auditorioa

otsaila 2019
igandea 10, 20:30

facebook  facebook

Jorge Javier Vázquezek disko bat grabatzea onartu du. Baina hiru baldintza jarri ditu: Grandes éxitos izena izatea; antzoki batean grabatzea, zuzeneko musikarekin; eta «harekin» batera abestea. Baina nor da «hura»? Blanca del Bosque abeslari ezaguna (Marta Riberak antzeztua); tamalez, azken urteotan, haren ibilbidea ahulduz joan da, adikzio asko dituelako. Garai batean, lagun handiak izan ziren, baina, gaur egun, ez diote hitz egiten elkarri. Sálvame telesaioan izan zen behar zuen diru bat ateratzeko, eta ez zuen ulertu zergatik Jorge Javierrek ez zuen babestu kolaboratzaileek egin zizkioten salaketa beldurgarri baina benetakoetatik. Betiko elkar gorrotatuko zutela zin egin zioten beren buruari, eta lagun izateari utzi zioten. Baina, orain, elkarrekin aritu beharko dute agertokian, gau paregabea, eroa eta ezin hobea eskaintzeko. Gai izango al dira bakeak egiteko?
Grandes éxitos komedia dibertigarri bat da. Juan Carlos Rubio da egilea eta zuzendaria; Julio Awad, zuzendari musikala; eta Federico Barrios, berriz, koreografoa. 4 musikarik zuzenean joko dute, eta 4 artista polifazetikok (Jorge Javier Vázquez, Marta Ribera, Alejandro Vera eta Bea Ros) historiako abesti ezagunenetako batzuk ekarriko dizkigute gogora: musikal handiak, boleroak, baladak eta besaulkitik altxatu eta dantzan hasteko beste abestiren bat. Errepertorio kartsu bat da; hari esker, ikusleek ulertuko dute, iraganeko zorrak izanda ere, benetako adiskidetasunak beti lortzen duela aurrera egitea.


04
aza
Ludovico  Einaudi

Ludovico Einaudi

azaroak 04 astelehena / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Ludovico  Einaudi

Comprar entrada para Ludovico  Einaudi

28
aza
GALA  KURSAAL  20  urte

GALA KURSAAL 20 urte

azaroak 28 osteguna / 20:00(e)tan

Comprar entrada para GALA  KURSAAL  20  urte

Comprar entrada para GALA  KURSAAL  20  urte