GO!AZEN 12
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du.
Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin.
Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!
* Ingurune egokia ziurtatzeko eta ikuskizunak irauten duen bitartean ongizatea bermatzeko, 12 urtetik beherakoak ezin dira ikuskizunetara bakarrik sartu. Adingabeek heldu batekin edo 16 urtetik gorako laguntzaile batekin egon behar dute uneoro.
Eragilea
PAUSOKA ENTERTAINMENT
