
Ikuskizuna 2022ko urtarrilaren 16ra atzeratu da
Kontzerturako erositako sarrerek 2022ko urtarrilako hitzordurako balio dute. Data berrian ezin baduzu joan, mezu bat bidali agenda@kursaal.eus emailera (itzulketa eskatzeko epea: 2021eko urtarrilaren 17 arte).
Sarreren itzulketa erosketa egin den kanal beretik gauzatuko da (lehiatila / internet).
—
Russian Classical Ballet, Evgeniya Bespalova dantzari ospetsuak zuzenduriko Moskuko konpainia entzutetsua, Espainiara itzultzen da ballet klasikoaren maisulanetako bat aurkeztera – Giselle, maitasun eta traizio istorio bat, dantza klasikoaren errepertorioko lan enblematikoenetako bat.
Gisellek basoko espirituak eta naturaren indarrak gogorarazten ditu – Edertasun tragikoa. Gisellek interes handia pizten du bere maila tekniko altuagatik, dantzari nagusiaren pertsonaiaren interpretazioan, baita mimikoan ere, gorputzaren mugimenduak komunikatzeko erabiltzen dituen adierazpen artistiko bezala.
Adolphe Adamek obra zoragarri bat konposatu zuen, modulazio harmonikoz betea, pertsonaiei esaldi musikalak lotuz. Marius Petipak Jean Coralli eta Jules Perroten koreografia originala moldatu zuen, modu distiratsuan.
Russian Classical Balletak eszenografia erromantiko eta edertasun handiko ekoizpen klasiko bat aurkezten du, nazioarteko dantzako bi izarrek gidatuak.
Eragilea
CLASSIC STAGE, SLU