menu

PROMOZIOA  %10EKO  DESKONTUA  –  FILM  SYMPHONY  ORCHESTRAREN  2018/19  BIRA

PROMOZIOA %10EKO DESKONTUA – FILM SYMPHONY ORCHESTRAREN 2018/19 BIRA

Kursaal Auditorioa

azaroa 2018
igandea 18, 19:00
apirila 2019
ostirala 26, 20:30

facebook  facebook

Eros ezazu FSOren 2 ikuskizun hauen packa eta %10eko deskontuaz goza ezazu

Pack %10eko Deskontuarekin : Programa I (azaroaren 18an) +  Programa II (apirilaren 26an)

Berriro dator Film Symphony Orchestra, zinemako musikan nagusi den orkestra sinfonikoa, «FSO TOUR 2018/19: Especial John Williams» birarekin. 60 kontzertu baino gehiago emango ditu Espainian eta Portugalen, 5 Oscar sari eta 59 izendapen dituen konpositore horri omenaldia eginez. Oso bira berezia da, konpositore bikain horren abesti onenak interpretatuko baitira, orkestraren zuzendari den Constantino Martínez-Orts karismatikoaren eskutik. Berrikuntza gisa, FSO TOUR 2018/19 biran 4 orduz baino gehiagoz eskainiko da musika zuzenean, 2 programatan banatuta; alegia, besteetan eskainitako musika, ikuskizun eta emozioaren bikoitza. 30 soinu-banda baino gehiago izango dira, bi kontzertutan banatuta; ezin duzu hutsik egin! Film askotako soinu-bandak entzun ahal izango dituzu; besteak beste, Star Wars: The Last Jedi, Memoirs of a Geisha, JFK, The Patriot, Jurassic Park, Harry Potter eta Schindler’s List. Ezin duzu hutsik egin! Behin etortzen bazara… berriro etorri nahi izango duzu! Entzun ezazu zeure belarriz. Lortu informazio gehiago www.filmsymphony.es webgunean.