menu

FSO TOUR 19 | 20 – Zinema musika onena kontzertuan

FSO TOUR 19 | 20 – Zinema musika onena kontzertuan

Kursaal Auditorioa

DATA BERRIA

Maiatzak 24 – 19:00

facebook  facebook

Agintariek koronabirusari eusteko hartutako neurriak eta Covid-19aren krisiak eragindako ezohiko egoera kontuan hartuta, FSOk martxoaren 22an aurreikusitako eta eta maiatzaren 24ra atzeratu zen kontzertua bertan behera utzi behar izan du.

Hori dela eta, datozen egunetan automatikoki itzuliko da sarrerengatik ordaindutako zenbatekoa, horiek erosteko erabilitako salmenta-kanal berberen bidez.

Leihatiletan fisikoki erositako sarreren itzulketa egiteko, alarma-egoera igaro arte itxaron beharko da leihatilako arreta zerbitzua berriro martxan egon arte.

Orkestrak egoera hori deitoratzen du, baina jabetzen da epidemia horrek dituen arriskuez, eta guztion artean bakarrik geldiarazten lagunduko dugula; beraz, une honetan data berri bat ezartzea ezinezkoa denez, eta etorkizun hurbilaren ziurgabetasuna kontuan hartuta, bertan behera uzteak beharrezko eta arduratsutzat jotzen du. FSOk eskerrak eman nahi  dizkie ikusleei, eta sortutako eragozpenak sentitzen ditu.

Bien bitartean, FSOk bere zaleek merezi duten ikuskizuna eskaintzeko prestatzen jarraituko du. Constantino Martínez-Ortsen buruak lan egiten jarraitzen du, eta, bien bitartean, tour berri bat diseinatzen ari da. Bira honen bidez, 25 “sold out” baino gehiago eman dizkion publikoarekin berriz ere topo egingo du, bere azken bidaian Espainia osoko esparru nagusietan zehar, 200.000 ikusle baino gehiago erakarriz, eta beste askok sarrera erreserbatua zutelarik.

Eragilea
Film Symphony Orchestra



Partekatzea
facebook  facebook