menu

Gabonetako  Festibala  Solidarioa  –  Niña  Pastori,  Anne  Etchegoyen  eta  Óscar  Terol

Gabonetako Festibala Solidarioa – Niña Pastori, Anne Etchegoyen eta Óscar Terol

Kursaal Auditorioa

abendua 2018
ostirala 14, 20:00

facebook  facebook

Abenduan urtero egiten dugun bezala, aurten ere egingo dugu SUPER AMARAKO Eguberrietako Elkartasun Kontzertua.  Aurten, jasotako dirua GIPUZKOA MINBIZIAREN AURKA (ASGICER) elkarteari emango diogu. Minbiziaren kontrako Jai Solidarioa. Minbiziak, une batean ez bada bestean, denoi ukitu digu noizbait bihotza.

SUPER AMARAk gipuzkoar guztien konplizitatea lortu nahi du aurten ere, Kontzertu hau musikaz eta umorez betetako elkartasunezko jai erraldoia izan dadin:

Gipuzkoan Minbizia ikertzeko gero eta funts gehiago irits daitezen eta gaixotasuna arintzeko urrats sendoak egiten jarrai dezagun.

Agur esaten digutenak gero eta gutxiago izan daitezen eta familiarengana eta lagunengana osasuntsu itzultzen direnak gero eta gehiago izan daitezen:

Abenduaren 14an, ostirala, elkartasunezko hitzordu berezia izango dugu Kursaalean 20:00etan, umorez eta musikaz lagunduta tarte atsegina igarotzeko. Artista handien kartelarekin eta hiru emanaldirekin.

Iparraldeko eta hegoaldeko ahotsak. Gure tradizioen onena entzungo dugu Anne Etchegoienen ahotsean, eta ondoren, Niña Pastori Cadizeko ahots handiarekin gozatuko dugu lehen aldiz Donostian. Indarrez eta arte ikusgarriz beteta etorriko da. Disko ugari saldu duen artista honek liluratu egingo gaitu arrakasta handia izan duten bere abesti guztiekin.

Ez da faltako jada jai honen enbaxadore bihurtu zaiguna ere, urtero Kursaalari barrea eragin eta umore ona ekartzen diona.  Oscar Terol gurekin izango dugu berriro eta show berria dakarkio SUPER AMARAKO publiko leialari.

Zain izango gaituzue aurten ere kausa handi honen alde egiteko.
Iraupena: 2.30

Eragilea
Super Amara



Partekatzea
facebook  facebook

 

29
eka
“Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

“Mendi Mendiyan”, Usandizaga

ekainak 29 larunbata / 20:00(e)tan

Comprar entrada para “Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

Comprar entrada para “Mendi  Mendiyan”,  Usandizaga

02
uzt
Beirut

Beirut

uztailak 02 asteartea / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Beirut

Comprar entrada para Beirut

11
uzt
Loreena  McKennitt

Loreena McKennitt

uztailak 11 osteguna / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Loreena  McKennitt

Comprar entrada para Loreena  McKennitt