
ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

“HEROIAK”
Beethovenen 250. Urteurrena (1770 – 1827)
AH PERFIDO! Soprano eta orkestrarako eszena eta aria Op. 65
EGMONT Musika intzidentala Op.84
Jone Martínez, sopranoa *
Eneko Sagardoy, narratzailea
Rubén Gimeno, zuzendaria
* Musikenerekin lankidetzan
EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestra) Kursaaleko Ganbera aretoan egingo du agerraldia, L. V. Beethoven konposatzaile handiaren bi obra esanguratsu eskainiz, bere jaiotzaren 250. urteurrena betetzen den honetan.
Musikaren kondairan, oinarrizko zutabe da Beethoven, eta ezinbesteko garrantzia du bere musikaz baliatzea gazte orkestrarekin burutuko dugun lanean.
Oraingoan, gure orkestra Jone Martinez soprano gaztea eta Eneko Sagardoy aktorearekin batera arituko da egitarau zoragarri eta berezi honetan.
Zatozte eta goza ezazue EGO proiektu zirraragarri hau osatzen duten gure musikari gazteen bizitasun eta grinaz gozatzera!
Eragilea
EGO Fundazioa