Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA WAGNER

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA WAGNER

Kursaal Auditorioa

azaroa 2020
ostirala 06, 19:30

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

*Beti ere, eserleku librerik balego, edukiera-mugen arabera.

PROGRAMA: Wagner

R. Wagner
Idilio de Sigfrido
Wesendonck Lieder

W.A. Mozart
Sinfonía nº35, ‘Haffner’

Michel Tabachnik, zuzendaria 
Rinat Shaham, mezzosopranoa 

Schubert Erromantizismo musikalaren hastapenetan funtsezko pertsonaia izan zen bezala, Richard Wagnerrek opera corpus bat sortu zuen, non maitasuna, erlijioa edo filosofia bezalako gai handietara hurbildu zen, mugimendu artistiko honen heldutasun aldiaren muina direnak. Michel Tabachnikek, Karajan eta Boulez bezalako funtsezko zuzendarien eskutik Wagner ezagutu zuenak, bere operetatik ez datozen baina horiekin lotura estua duten bi orri jorratuko ditu: Sigfridoren idilioa poema sinfonikoa, urte batzuk geroago Wagnerrek Sigfrido operan erabiliko zuena, eta bost Wesendonck Lieder delakoak, 1857an idatzi zituenak Tristan eta Isolda operan lanean ari zela eta Mathilde Wesendonck bertsoen egileaz maiteminduta zegoela. Rinat Shahamek, gaur egun mundu osoan eskaera gehien jasotzen ari den mezzosopranoetako batek, bere ahotsa jarriko die abesti grinatsu hauei. Wagnerren intentsitatearen kontrapuntu gisa, Mozartek 35. Sinfoniaren, “Haffner”, partiturara eraman zuen espiritu dibertigarri zein solemnearekin amaituko da kontzertua.

*Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik egongo balitz.

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook