Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA BIZIRIK

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA BIZIRIK

Kursaal Auditorioa

urtarrila 2021
ostirala 29, 19:30

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

*Beti ere, eserleku librerik balego, edukiera-mugen arabera.

PROGRAMA: Bizirik

M. Urquiza
Nire itsas munstroak [10′]

P. Hindemith
Hari eta metalerako musika kontzertantea [17′]

A. Dvorak
5. Sinfonia [36′]

Ruth Reinhardt, zuzendaria

Ruth Reinhardt zuzendari alemaniar goiztiarra da: 17 urterekin bere opera propioa konposatu eta zuzendu zuen Saarbrücken jaioterrian. Azken urteetan, gainera, Cleveland, Seattle, Dallas edo Malmö bezalako orkestra garrantzitsuen podiumetara igotzen ari da. Euskadiko Orkestrarekin egindako estreinaldian, programa heterogeneoa zuzenduko du eta, XX. mendeari keinu egin ostean Hindemithen Hari eta metaletarako musika kontzertantearekin, Elkano: Mundubira Musika Bidelagun proiektu handiari berrekingo dio. Lehen mundu birari soinua jarri nahi dion egitasmo honek Mikel Urquiza konpositorearen eskutik jarraituko du bere bidaia eta Getariako marinelaren espedizioa kontinente amerikarrera iritsi eta bertan aurkikuntza zoragarriak egin zitueneko unera hurbilduko gaitu bizkaitarraren Nire itsas munstroak lanak. Kontzertua Dvoraken 5. Sinfoniak itxiko du, perfekzio leuneko partitura; konpositore bohemioak heldutasun musikalerako bidea eman zuen bertan.

Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik egongo balitz.

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook