Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA NEW YORK

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA NEW YORK

Kursaal Auditorioa

ekaina 2021
astelehena 14, 17:30 eta 19:30

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

*Beti ere, eserleku librerik balego, edukiera-mugen arabera.

PROGRAMA: New York

1. Programa (17:30)

A. Schoenberg
Gau itxuraldatua [30′]

S. Rakhmaninov
Paganiniren tema baten gaineko rapsodia [22′]

2. Programa (19:30)

S. Rakhmaninov
Paganiniren tema baten gaineko rapsodia [22′]

F. Mendelssohn
3. Sinfonia [40′]

Robert Treviño, zuzendaria
Nikolai Lugansky, pianoa

Rakhmaninov historiako pianojole bikainenetako bat izan zen, eta, Paganiniren gai baten gaineko rapsodian (modu ez ofizialean, pianorako bere bosgarren kontzertutzat hartzen da), ohore egin nahi izan zion beste birtuoso handi bati, kasu honetan, biolinjole bati. Horretarako, Paganiniren Biolinerako 24. kapritxoa gai ahaztezina hartu, eta 24 piano-bariazio egin zizkion, zein baino zein liluragarriagoa eta zailagoa. Partiturak aparteko dohainak dituen pianista bat eskatzen du, eta Treviñok Nikolai Luganski errusiar birtuosoa gonbidatu du erronkari aurre egiteko, sakonki ezagutzen baitu Rakhmaninoven musika.

Gainera, kontzertu-egunetako lehen saioetan orkestrak Schoenbergen Gau itxuraldatua obra interpretatuko du, eta bigarren saioetan Mendelssohnen 3. Sinfonia.

Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik egongo balitz.

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook