Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA NORAGABEKO ADISKIDEA

EUSKADIKO ORKESTRA – ABONU DENBORALDIA NORAGABEKO ADISKIDEA

Kursaal Auditorioa

maiatza 2021
ostirala 21, 19:30

facebook  facebook

SARRERAK

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak GUNE GUZTIETAN 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

*Beti ere, eserleku librerik balego, edukiera-mugen arabera.

PROGRAMA: Noragabeko adiskidea 

C. Debussy
Prélude à l’après-midi d’un faune [12′]

G. Mahler
Noragabeko adiskide baten kantak [16′]

R. Schumann
1. Sinfonia, ‘Udaberria’ [30′]

Anja Bihlmaier, zuzendaria
Manuel Walser, baritonoa

Anja Bihlmaier Alemaniako opera-antzoki eta kontzertu-aretoetako zuzendari aktiboenetako bat da, baita Eskandinavia eta Erresuma Batukoetakoa ere. Euskadin egingo duen estreinaldian, gure denboraldi osoa lotzen duen garaia laburtuko du: Erromantizismoa. Debussyren Prélude à l’après-midi d’un fauneren ondoren, Manuel Walser baritonoak ahotsa emango die Mahlerren Lieder laneko lehen zikloko Noragabeko adiskide baten kantak deritzenei. Walserrek (Thomas Quasthoffen ikaslea eta, azken urteotan, Vienako Operako izarretako bat) bidaiariaren rola hartuko du, bidean utzi dituen amodioen inguruko hausnarketan. Ekitaldia Schumannen 1. sinfoniarekin amaituko da. Konpositorearen lehen orkestra-lan handia da; hilabete baino gutxiago behar izan zuen idazteko, inspirazio-aldi harrigarri bat izan zuen eta.

Sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai, beti ere eserleku librerik egongo balitz.

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook