

PREZIOAK
10€<35€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
A. Dzenitis: Postludium. Ice
E.W. Korngold: Biolontxelorako kontzertua
S. Prokofiev: Romeo eta Julieta. Hautaketa
Karel Mark Chichon, zuzendaria
Anne Gastinel, biolontxeloa
Karel Mark Chichon, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titularra, Letoniako Orkestra Nazionalarekin aritu zen lanean 2009tik 2012ra; Andris Dzenitis deskubritu zuen bertan, eta euskal publikoari aurkeztuko dio haren musika. Konpositore letoniarrak Postludiumen islatzen dituen paisaia izoztu maiestatetsuek bide emango diete pasioz gainezka dauden bi obrari. Biolontxelorako kontzertua Erich Korngoldek 1946an Deception filmerako konposatutako soinu-bandaren zabalkuntza bat da; pianojole, konpositore eta biolontxelojole baten arteko zorigaiztoko maitasun-triangelu bat kontatzen zaigu film horretan. Anne Gastinel –erreferentziazko biolontxelojolea Frantzian– izango da kontzertuaren solo-zatiaren dramatismo biziari aurre egingo diona. Azkenik, Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta balleta –Shakespeareren maitasun istorio hilezkorrean oinarritua– entzungo dugu; izan ere, katalogoko doinu gogoangarrienetako batzuk inspiratu zizkion idazle horrek ukrainar konpositoreari.
Eragilea
Euskadiko Orkestra