Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Euskadiko Orkestra – Mamuak

Euskadiko Orkestra – Mamuak

Kursaal Auditorioa

urria 2022
ostirala 28, 19:30

facebook  facebook

PREZIOAK 

10€<35€

PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.

 

M. Mussorgsky: Gaua mendi gorrian
G. Carpenter: Mamu kantak (erabateko estreinaldia)
P.I. Tchaikovsky: 4. Sinfonia

Roberto Forés, zuzendaria
Easo Gazte / Easo Eskolania abesbatza

Pandemiagatik bertan behera geratu ondoren, azkenik Gary Carpenter konpositore britainiarraren Mamu kantak lanaren erabateko estreinaldia ospatuko dugu. Euskadiko Orkestrak Easo Abesbatzaren haur abesbatzekin batera egingo du lan enkargu horri ekiteko. Enkargu hori hainbat orkestra britainiarrekin elkarlanean egin da, eta Marion Angus eta Robert Louis Stevensonen poesiatik abiatzen da, loaldiaren eta esnaldiaren arteko linboan esperientzia musikal bati forma emateko. Carpenterren estreinaldia naturaz gaindiko gaien inguruko beste pieza batek lagunduta egongo da, Musorgskik Gaua mendi soilean konposizioan islatutako akelarreak. Bigarren zatian, Txaikovski –barne-mamu eta -gatazkek markatuta bizi zen konpositorea– izango da protagonista; izan ere, Auverniako Orkestra Nazionaleko zuzendari titular eta Jevgeni Svetlanov zuzendaritza-lehiaketako irabazle Roberto Foresek haren 4. Sinfonia joko baitu.

Eragilea
Euskadiko Orkestra



Partekatzea
facebook  facebook