Zuzendaria: Rubén Gimeno
Aktore bikoiztaileak: Jordi Brau, Luis Posada
¡De película! zinema-musikako ikuskizuna da, adin guztientzakoa, eta zinema-proiekzio orotan ‘ikusezinak’ diren elementuekin jolasten du: musika eta pertsonaien ahotsak. Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileei esker, Hollywoodeko protagonista nagusiek kontzertu honetan parte hartuko dute. Beren ahotsen efektu oroitarazleak, Euskadiko Orkestraren interpretazio musikalarekin eta irudien proiekzioarekin batera, film garrantzitsuetara eramango gaitu, besteak beste, Karibeko piratak, Titanic, The Mask, Erregearen hitzaldia, Forrest Gump eta Mission: Imposible.
Valleseko Orkestra Sinfonikoak sortu zuen proiektua, harekin batera joateko propio idatzitako gidoi batekin, eta arrakasta handia izan du dagoeneko aurkeztu den kontzertu-areto guztietan. Orain Euskadiko Orkestrak kontzertu-formatu original eta desberdin hau hartuko du bere gain Donostian irailaren 1ean egingo den hitzordu bakar honetarako.
Jordi Brau Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreen bikoizlea da, besteak beste. Bestalde, Luis Posadaren ahotsak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack edo Leonardo Di Caprio aktoreak interpretatzen ditu. Beren lokuzioa gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin.
Egitaraua
• Good morning Vietnam!: ‘What a wonderful world’, Bob Thiele / George Weiss
• Deabruzko panpina: Joe Renzetty
• The Mask: ‘Hey Pachuco’, Randy Edelman
• Erregearen hitzaldia: ‘7. Sinfonia’, Ludwig Van Beethoven
• Titanic: James Horner
• Uztailaren lauan jaioa: John Williams
• Mission Impossible: Lalo Schiffrin
• Mrs. Doubtfire: ‘Sevillako bizargina (Figaroren aria)’, Gioachino Rossini
• Harrapa Nazak Ahal Baduk: John Williams
• Bizitza ederra da: Niccola Piovani
• Karibeko piratak: Hans Zimmer
• Forrest Gump: Alan Silvestri
Eragilea
Euskadiko Orkestra