menu

Rafael Moneo + Iñaki Gabilondo topaketa

Rafael Moneo + Iñaki Gabilondo topaketa

Ganbara aretoa

azaroa 2019
osteguna 28, 18:00

facebook  facebook

Azaroaren 28an, 18:00etan, topaketa berezi bat izango da Kursaaleko Ganbera Aretoan. Topaketa horrek maila handiko bi pertsonaia izango ditu protagonista eta solaskide: Rafael Moneo eta Iñaki Gabilondo.

Kursaalen proiektua egin zuen arkitekto nafar ospetsua Iñaki Gabilondo kazetari donostiar handiarekin mintzatuko da, jendaurrean. Biek elkar ezagutzen dute, elkar errespetatzen dute, eta elkar miresten dute. Hori dela eta, oso erraza izan da haiek elkartzea eta hizketan jartzea Kursaalek eragile ekonomiko gisa eta ingurunea eraldatzeko elementu gisa duen eraginari buruz, eraikinaren beraren bilakaerari buruz, behar eta teknologia berrietara egokitzeari buruz, herriei, herritarrei, arkitekturari eta bizitzari buruz. Eta are errazagoa izan da hain urteurren berezia izanda, bientzat oso hunkigarria baita: Kursaalen inaugurazioaren 20. urteurrena.

Elkarrizketa baino, solasaldia izatea nahi da, Donostia, donostiarrak, gipuzkoarrak, bertako eraikinak eta idiosinkrasia, ingurune geografikoa eta bizitzako esperientziak eta lurraldea ondo ezagutzen eta maite dituzten maila handiko bi profesionalen artekoa.

Bi humanista eta jakintsu, hiri eta giza paisaiaren luxuzko bi behatzaile elkarrekin: hori proposatzen du Kursaalek etorkizunera begiratuz (XXI. mendera eta harago) ospatzera eta hausnartzera garamatzaten une honetarako.

Doako jardunaldi honetako gonbidapena deskargatu. Aretoaren edukiera mugatua denez, Ganbera Aretoko besaulki-patioa betez gero, ondoko gelatik topaketa pantailetatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

 

 

Eragilea
Kursaal



Partekatzea
facebook  facebook facebook