menu

El  Guardaespaldas

El Guardaespaldas

Kursaal Auditorioa

Ekainak 26, 27 eta 28

facebook  facebook

PROMOZIO BEREZIA, OTSAILAREN 11ra ARTE %20ko DESKONTUA

Londreseko West End-en izandako arrakastaren ondoren, Espainian zehar egingo du bira abeslari baten eta haren bizkartzainaren arteko harremanari buruzko musikalak.
Erasotzaile batengandik babesteko, Rachel Marron superizarrak Frank Farmer kontratatzen du, bizkartzain bihurtutako agente sekretu ohi bat. Egoera kontrolatzea espero dute biek. Baina ez dute espero elkarrekin maitemintzea.

Thriller erromantiko zirraragarri bat da, eta erabateko arrakasta izan du Londreseko West End-en. El guardaespaldas musikalak klasiko ahaztezinen zerrenda luze bat biltzen du; besteak beste, «Queen of the night», «So emotional», «I wanna dance with somebody», «Saving all my love», «Run to you», «I have nothing» eta «I will always love you» ikonikoa, historiako abesti salduenetako bat.

1993an, filmak bi izendapen jaso zituen oscarretarako, biak abesti onenaren kategorian, «I have nothing» eta «Run to you» lanengatik.
Soinu-bandak lau izendapen jaso zituen Grammy sarietarako, eta hiru irabazi, tartean urteko albumarena.
Album hori inoizko soinu-bandarik salduena izatera iritsi zen mundu osoan: haren 48 milioi kopia saldu ziren, eta Diamantezko Diskoaren ziurtagiria jaso zuen. Gainera, «I will always love you» singlearen 19 milioi kopia saldu ziren mundu osoan (berez, Dolly Partonek grabatu zuen 1974an). Filmak izugarrizko arrakasta komertziala izan zuen: 410 milioi dolar bildu zituen mundu osoan, eta zinemaren historian diru gehien bildu duten 100 estreinaldien artean kokatu zen.

Eragilea
Lets Go Company



Partekatzea
facebook  facebook