Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

EL GUARDAESPALDAS

EL GUARDAESPALDAS

Kursaal Auditorioa

Azaroak 27, 28 eta 29

facebook  facebook

Ikuskizuna 2021eko apirilaren 30 eta maiatzaren 1 eta 2ra atzeratu da

EL GUARDAESPALDAS musikala, Let’s Go Entertainment SL-k programatuta, 2021eko apirilaren 30 eta maiatzaren 1 eta 2ra ordu berdinean atzeratu dela, COVID-19 aurkako prebentzio neurri gisa.

Ikuskizunerako gaurdaino eskuratutako sarrerak balekoak izango dira hitzordu berrirako, asteko egun berdina eta ordu berdina errespetatzen. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, agenda@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: 2020ko abenduaren 31 artekoa da).

—-

Londreseko West End-en izandako arrakastaren ondoren, Espainian zehar egingo du bira abeslari baten eta haren bizkartzainaren arteko harremanari buruzko musikalak. Erasotzaile batengandik babesteko, Rachel Marron superizarrak Frank Farmer kontratatzen du, bizkartzain bihurtutako agente sekretu ohi bat. Egoera kontrolatzea espero dute biek. Baina ez dute espero elkarrekin maitemintzea.

Thriller erromantiko zirraragarri bat da, eta erabateko arrakasta izan du Londreseko West End-en. El guardaespaldas musikalak klasiko ahaztezinen zerrenda luze bat biltzen du; besteak beste, «Queen of the night», «So emotional», «I wanna dance with somebody», «Saving all my love», «Run to you», «I have nothing» eta «I will always love you» ikonikoa, historiako abesti salduenetako bat.

1993an, filmak bi izendapen jaso zituen oscarretarako, biak abesti onenaren kategorian, «I have nothing» eta «Run to you» lanengatik.
Soinu-bandak lau izendapen jaso zituen Grammy sarietarako, eta hiru irabazi, tartean urteko albumarena.

Album hori inoizko soinu-bandarik salduena izatera iritsi zen mundu osoan: haren 48 milioi kopia saldu ziren, eta Diamantezko Diskoaren ziurtagiria jaso zuen. Gainera, «I will always love you» singlearen 19 milioi kopia saldu ziren mundu osoan (berez, Dolly Partonek grabatu zuen 1974an). Filmak izugarrizko arrakasta komertziala izan zuen: 410 milioi dolar bildu zituen mundu osoan, eta zinemaren historian diru gehien bildu duten 100 estreinaldien artean kokatu zen.

 

Eragilea
Lets Go Company



Partekatzea
facebook  facebook