menu

El  Consorcio…  eres  tú

El Consorcio… eres tú

Kursaal Auditorioa

DATA BERRIA
2021eko urtarrilak  9 – 18:30

facebook  facebook

Cartel El Consorcio

Ikuskizuna 2021eko urtarrilaren 9ra atzeratu da

Kontzerturako erositako sarrerek urtarrileko hitzordurako balio dute. Data berrian ezin baduzu joan, maiatzaren 26a baino lehen mezu bat bidali agenda@kursaal.eus emailera.

Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Leihatilan erositakoak jarduera normalari berrekiten zaionean itzuliko dira.

—-

El Consorcio”-ri buruz hitz egiteko ezinbestekoa da Mocedades taldera jotzea, bertako kide guztiak talde horretakoak izan baitziren, gaztelania hutsean abestutako single baten milioi bat kopia saldu dituen talde hispaniar bakarra.

Amaya Urangak, Estíbaliz Urangak, Iñaki Urangak eta Carlos Zubiagak osatzen dute “El Consorcio”, gure herrialdeko bokal-talde nagusia, eta haren arrakasta handiek bere horretan jarraitzen dute, besteak beste “Tómame o déjame”, “El vendedor”, “La otra España”, “Qué pasará mañana”, “Secretaria”, “Quién te cantará”, “Desde que tú te has ido”, “Amor de hombre”, “Dónde estás corazón” ala nola “Le llamaban loca” abesti ezagunekin.

Haien ahots bikainek Grammy Latino bat konkistatzera eraman zituzten 2016an. Ohorezko sari honetatik sortu zen El Consorcio, eres tú… “Más de 50 grandes éxitos”.

Tour honetan, bere 50 abesti arrakastatsuenak eta argitaratu gabeko bi abesti handi entzun ahal izango dira. Bere lehen singlea, “Mientras espera”, Jose Luis Peralesek konposatua eta taldearen biografian ordezkaezina den Juan Carlos Calderónen “Adivina” kantu berria batek osatzen dute errepertorioa. Baita ere, Bertolt Brecht handiaren Bilbao kantuaren bertsio bat Victor Manuel San Joseren letrarekin entzun ahal izango da.