Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

El Cascanueces – Tchaikovsky,  Ivanov

El Cascanueces – Tchaikovsky, Ivanov

Kursaal Auditorioa

abendua 2022
asteartea 27, 20:00

facebook  facebook

Natalia Kazatska koreografoak zuzentzen dituen ukrainar dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak maisutasun bereziz birsortzen ditu balet unibertsalaren lan garrantzitsuenak. Kharkov hirian egoitza duen eta genero honen benetako erreferentea den konpainia honek El Lago de los Cisnes, El Cascanueces, Giselle, La Bella Durmiente eta beste hainbat maisulan eszenaratzeko ardura du.

Balet hau, Tchaikovskyren ezagunenetako bat, Lev Ivanoven jatorrizko koreografiarekin, Eguberrietako espirituko fabula bat da, galdutako haurtzaroaren eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duena. Libretoa Marius Petiparena da, Alexandro Dumasen testu batetik datorrena. Testu hori E.T.A. Hoffmannen El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.

Inozentzia, barne edertasuna eta ausardia dira El Cascanueces-en ardatzak. Ukrainako Ballet Klasikoak oparitzen digun fantasia, oraindik magian sinesten jarraitzen duena entretenitzen eta gozatzen duena.

Bere ibilbide luzean, Ukrainako Ballet Klasikoak bira ugari eta arrakastatsuak egin ditu Europako eszenatoki onenetan zehar.