menu

Eskola Kontzertuak – Urrutiko Lurraldeak

Eskola Kontzertuak – Urrutiko Lurraldeak

Kursaal Auditorioa

Azaroak 21-22

facebook  facebook

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-ziklo Musika Gelaren baitan, Kursaalean eskolei zuzenduriko Urrutiko Lurraldeak produkzio propio aurkezten du.

Duela 500 urte Juan Sebastian Elkanok egin zuen bidaia epikoan ontziratuko da Orkestra osoa. Abentura hori abiapuntu, ikasleek gozatu ahal izango dute Elkanoren jaioterriko folkloreaz eta bere bidaiaren soinu-banda osatu ahal izan zezaketen melodia ezberdinez (Beethoven, Strauss, Rossini, etab.). Kontzertuaren une gorena Elkano. Lehen mundu bira animaziozko filmaren irudien proiekzioa izango da, Joseba Beristainek film luzerako konposatutako musikaren suite batek lagunduta.

 

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Maite Aurrekoetxea zuzendaria
Ana Eguiazabal aurkezlea

50’
6-10 urte

Eragilea
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa



Partekatzea
facebook  facebook