Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

menu

Club de Creativos – c de c 2021

Club de Creativos – c de c 2021

Kursaal Auditorioa

Ekainak 18 eta 19

facebook  facebook

C 2021 Egunak garaitik kanpo dauden proposamen edo ideiak ezagutzeko balioko du, gaur egun bitxiak edo deserosoak izan daitezkeenak, baina errealitate desberdinak eraikitzen dituztenak eta mundu jasangarria, bizigarria eta, beste ezeren gainetik, gizatiarra osatzen dutenak. Kontua da deskubritzea nola lan egin, bizi, jan edo beste modu batera mugitu, eta nola sormena izan daitekeen beste modu horiek diseinatzeko gakoa.

Edizio hau hibridoa izango da berriz ere: zati bat online soilik egingo da, hilaren 14, 15, 16 eta 17an; babesle nagusia Facebook izango da; eta bigarren zatia, hilaren 18 eta 19an, Kursaalen izango da, zuzenean, streaming bidez. Gainera, ekitaldi guztiak Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostia Turismoaren eta Correos, Spotify, Yoigo, Exterior Plus, Shutterstock eta Cheilen laguntza du.

Ekitaldian parte hartzea erabat online edo mistoa izan daiteke, baina azken horretarako edukiera mugatu egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Informazio gehiago: https://www.clubdecreativos.com/diascdec/2021-2/

 

Eragilea
Club de Creativos



Partekatzea
facebook  facebook facebook