menu

Cepeda  –  “Principios”  bira

Cepeda – “Principios” bira

Kursaal Auditorioa

abendua 2018
igandea 23, 20:00

facebook  facebook

Luis Cepeda Operación Triunfo telebista-programaren azken edizioko parte-hartzaile garrantzitsuenetako bat izan da, eta datorren abenduaren 23an bere lehenengo albuma aurkeztuko du Kursaalen, Principios. Dagoeneko salgai daude kontzerturako sarrerak.

Diskoan, azkenaldiko abestiak daude, David Santisteban ekoizle eta konpositorearekin batera idatziak (besteak beste, India Martínezekin, Antonio Josérekin eta María Parradorekin egindako lanagatik da ezaguna Santisteban). Abeslari galiziarrak gordeta zituen hiru konposizio zahar ere berreskuratzen dira. Hiru abesti horiek artista anonimo eta lotsati hura nolakoa zen hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.

Luis Cepedak (Ourense, 1989) Principios albumari buruz dio hain zuzen ere horixe egin nahi zuela, nahiz eta denbora gutxi igaro den OTren akademiatik irten zenetik. Gero, lehenengo singlea kaleratu zuen, «Esta Vez»; Espainiako salmenten zerrendako lehenengo tokira iritsi zen, iTunes-eko lehenengoa ere izan zen, eta 4,5 milioi erreprodukzio izan zituen YouTube-n.

2016an, La Voz telebista-programan parte hartzeko proposatu zioten, eta aukerari heltzea erabaki zuen. Orduan abestu zuen lehenengo aldiz jendaurrean. Abeslarien arteko lehietan galdu zuen. Hilabete batzuk geroago, Bilbora joan zen, Operación Triunfo telebista-programaren beste edizio bateko castingean parte hartzeko, eta sartu zen. Akademian, balioak eta teknikak bereganatu ditu, baina, bereziki, beldur eszenikoari aurre egiten, presioa bideratzen eta oholtza gainean gozatzen ikasi zuen. Orain, ondo pasatu!

Eragilea
IGNACIO FAULIN S.L



Partekatzea
facebook  facebook

 

04
aza
Ludovico  Einaudi

Ludovico Einaudi

azaroak 04 astelehena / 20:00(e)tan

Comprar entrada para Ludovico  Einaudi

Comprar entrada para Ludovico  Einaudi

28
aza
GALA  KURSAAL  20  urte

GALA KURSAAL 20 urte

azaroak 28 osteguna / 20:00(e)tan

Comprar entrada para GALA  KURSAAL  20  urte

Comprar entrada para GALA  KURSAAL  20  urte