
ORDU GAZTEA
<30<30MIN/3€
Sarrerak 3 eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago Kursaaleko leihatiletan. Langabeak promozio honetara heldu daitezke. Sarrera mugatuak. Aukera hau, leihatilan egun bakoitzean erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da, eta egiaztapena ezinbestekoa izango da.

Konposagilea, abeslaria eta pianista ere baden Bryan Ferry, nazioarteko pop eta rock esparruetako musikaririk dotore eta berritzaileenetakotzat jo izan da. Britaniarra bere bandarekin batera etorriko
da eta Roxy Music-etik hasi eta bere bakarkako lanetara arteko arrakasta haundien errepasoa egingo du.
*Kontzertu hauetarako sarreren salmenta www.kursaal.eus helbidearen bidez jakinaraziko da.