Ganbara txukuntzen ari dela, Emiliano Arriagak biolin zahar bat aurkitu du eta, bere hari desafinatuak laztantzean, memoriaren teklak sakatu ditu. Musikaria zen osaba Juanito etorri zaio gogora: Parisen hil zen, 20 urte bete baino egun batzuk lehenago…
6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua · euskaraz
Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpena.
Luken Munguira, tenorra
biolina eta pianoa
Arriaga eta Albéniz-en lanak eta Garbizu, Aita Donostia zein Guridiren kantak
Kontzertuen aurretik (16:45) Sentsibilizazio-tailerra egingo da, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat). Izen-ematea nahitazekoa da (943 00 31 80)
* Ingurune egokia ziurtatzeko eta ikuskizunak irauten duen bitartean ongizatea bermatzeko, 12 urtetik beherakoak ezin dira ikuskizunetara bakarrik sartu. Adingabeek heldu batekin edo 16 urtetik gorako laguntzaile batekin egon behar dute uneoro.
