Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

menu

80. Musika Hamabostaldia

80. Musika Hamabostaldia

Kursaal Auditorioa

1-31 abuztua

facebook  facebook

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa abuztuaren 1etik 31ra bitartean ospatuko da. Bere hitzordu tradizionala den opera antzezturako hautatutako lana Pucciniren “Madame Butterfly” da, munduko hamar opera antzeztuenetariko bat. 40. hamarkadan, Bigarren Mundu Gerran egongo da kokatuta istorioa Palau de les Arts de Valenciaren ekoizpenean.

Berebiziko ospea duten bi orkestra etorriko dira jaialdira. Orchestre de Paris delakoak emanaldi bikoitza eskainiko du. Lehenengoan, izaera programatikoa duen kontzertua eskainiko du: konpositorearen 150. heriotza urteurrena den honetan, Berliozen “Harold Italian” interpretatuko du, baita Beethovenen “6. sinfonia” ere. Bigarren saioan, berriz, XX. mendeko obra gorenetarikoa den Britten-en “Gerrako Requiema” joko du frantziar orkestrak, Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak lagunduta. Requiem hau Coventryko katedrala berriz ere kontsakrazeko konposatu zuen, hiria suntsitu ondoren. Gerraren ankerkeriarekin adibide bilakatu da Coventry gizateriaren memoria sinbolikoan.

London Philarmonic Orchestrak Beethovenen piano ziklo nabarmenena bi jardunalditan osorik entzuteko aukera paregabea eskainiko du, elkarrekiko konplizitate artistiko harrigarria duten Juanjo Mena zuzendariarekin eta Javier Perianes pianistarekin.

Sarrerak salgai ekainaren 4tik aurrera.

Eragilea
Quincena Musical de San Sebastián



Partekatzea
facebook  facebook