Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

58 Jazzaldia / Kenny Barron With Strings

58 Jazzaldia / Kenny Barron With Strings

Kursaal Auditorioa

uztaila 2023
ostirala 21, 18:30

facebook  facebook

Kenny Barron With Strings

Kenny Barron Trio
Euskal Herriko Gazte Orkestra
Joven Orquesta de Euskal Herria (EGO)

Kenny Barron, Jazzaren historian eragin handiena izan duen pianistetako bat. Filadelfian jaio zen, 1943an, eta bere 80. urtebetetzea eszenatokien gainean ospatzea erabaki du, bere ibilbide luze eta bikainari egindako errepaso bat eskainiz, eta Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) lagun duela.

Jardunean direnen artean Jazz pianista onena askorentzat, Kenny Barron bere errepertorioa hautatzean erakusten duen gustu izugarri onagatik bereizten da, baita bere dotoreziagatik ere exekuzioan. Barron, bere estilo findu, artikulatu eta irudimen handikoarekin, Jazzak duen pianista osatuenetako bat da teknikoki. Ordea, ez du bere trebetasun teknikoa erakutsi beharrik izaten entzuleak konbentzitzeko; nahikoa du bere sentsibilitate handia erakustearekin. Be-bop pianoaren tradizioaren kontserbatzaile nagusia da bera, eta figura historikoekin elkartzen du horrek, besteak beste Hank Jones eta Tommy Flanaganekin. Dena den, Barron sorkuntzaren lurralde berrietan barrena menturatzen da, bere ibilbide luzearen hasieran egiten zuen freskotasun berarekin, gainera.

1963an Dizzy Gillespieren bandan sartu zen Barron eta, harrezkero, musikari ugarirekin aritu da lanean, haien artean nabarmentzekoak, lehen aipatutako Gillespiez gain, Stan Getz, Yusef Lateef eta Freddie Hubbard, Jimmy Owens, Stanley Turrentine, Milt Jackson, Jimmy Heath, Buddy Rich, Ron Carter, Charlie Haden, Buster Williams, Ben Riley, Charlie Rouse, David Sánchez…

Barron 1987an etorri zen lehen aldiz Jazzaldira, eta 2000an Donostiako Jazzaldia saria eman zion jaialdiak. Urte hauetan guztietan kontzertu ahaztezinak eskaini dizkigu, non, formatua edozein izanda ere, beti nabarmendu izan den bere gaitasunengatik.

Jazzaldiaren edizio honetan, pianista eta konpositore bikain honek bere ibilbideko pieza garrantzitsuenak interpretatuz ospatuko du bere 80. urtebetetzea, eta Rubén Gimeno zuzendari duen Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) lagunduta gainera, non eta akustika hobezina duen eszenatoki batean: Kusaal Auditorioan, alegia.

Eragilea
Jazzaldia



Partekatzea
facebook  facebook